KEB NAFARROA, Komunitatea Eraldatzeko Bulegoa (KEB) sarbide libreko gunea da, eta beharrezko diren baliabideak ditu, bai kontzeptua zein energia komunitateekin lotutako alderdiak ezagutarazteko, bai ekimenei laguntza eta aholkuak emateko, publikoki eta doan. Herritarrei, ETEei eta tokiko erakundeei laguntzeko sistema osatzen dute.
Mintegiak energia trantsiziorako funtsezko topaguneak dira, sorkuntza banatu eta partekatua bulkatuz, eta, landa nahiz hiri eremuan, energia komunitateak sortuz eta sustatuz. Esparruen arteko sinergiak sortzen laguntzen dute, trantsizio energetikoari ekiteko, eta horrela, energiaren erabileran efizienteagoak izateko, zero km-ko energia sortu, erabili eta kudeatzeko, eta bidezko energia trantsizioari ekiteko (kolektibo zaurgarriei arreta paratuz eta lurralde kohesiorako ikuspegia edukiz)
Nafarroan, Komunitatea Eraldatzeko Bulegoak, KEB Nafarroa du izena eta trantsizio energetikoan herritarrak ahalduntzea du helburu.
Hedapenaren, lagun-egitearen eta aholkularitzaren arloko zereginez gain, KEB NAFARROAk prestakuntza jarduerak ere eskaintzen ditu, herritarrak, profesionalak eta toki-erakundeetako teknikariak trebatzeko; azterketa estrategikoak egiten ditu energia komunitateen ahalmen eraldatzailea ebaluatzeko, eta eskualdeko zein tokiko mintegiak koordinatzen ditu.
Lurraldean zehar banatutako 8 eskualdeko eta tokiko bulegoen sareari esker, KEB NAFARROA zuzenean iristen da Nafarroako 272 udalerrietara, eta ondorioz, Foru Komunitateko 661.831 biztanleen gainean jarduten du. Nafarroako Gobernuak eta NASUVINSAk gidatzen eta koordinatzen dituzte bulego horiek, koordinazio eta laguntzarako bulego baten bidez, zeinak erreferentzia gisa balio baitu bulego guzientzat.
Horrela, 8 mintegiak banatuta daude lurralde bakoitzeko tokiko ekintza taldeen eta garapenerako agentzien jarduera eremuetan. Iparraldetik hegoaldera hasita, eskualdeko mintegiak honela banatzen dira:
Nafarroako Gobernuak eta NASUVINSAk honako hauek koordinatzeko lanak egiten dituzte: KEB NAFARROAren koordinazio lanak egiten dituzte, eta egiten dute, orobat, Foru Komunitatearen Energia Komunitateen arloko plangintza estrategikoa ere; horrez gain, tresna eta egitura komunak ere sortzen dituzte, eta KEB NAFARROAren jarduerari laguntzeko zerbitzu azpikontratuak ere. Mintegi birtuala, web orri moduan, plataforma bat ere izanen da Nafarroako lurralde guzietan egiten eta programatzen diren jarduera guziak koordinatzeko.
Jende askorengana iristea KEB Nafarroa web atariaren bidez, tailerren, mintegien eta jardunaldien bidez.
Talde eragile berriei eta sortutako ekimenei lagundu energia-komunitate berriak sortzeko prozesuan.
Zalantzak eta alderdi zehatzak argitzeko aholkularitza teknikoa, juridikoa, ekonomikoa eta soziala
Komunitate energetiko baten barruan askotariko pertsonak daude, sailkapen honen barruan:
Guztiaren hasiera da. Pertsona hauek dira proiektuaren sorburua. Badute jada prozesua hasteko behar den informazioaren eta mantenugaien zati bat.
Landarea lurrari eusten diote. Funtsezko mantenugaiak ematen dizkio hazten ari den bitartean. Energia-komunitatea gauzatzen hasteaz arduratzen dira. Funtsezkoak dira garapenaren lehen faseetan, KE elikatzeko eta oinarri sendoa emateko.
Komunitate energetikoa martxan dagoenean, pertsona horiek modu aktiboan parte hartzen dute. Beren jarduerez baliatzen dira, eta, aldi berean, bere ezagutza eta esperientzia eskaintzen dute, komunitateak aurrera egin dezan.
Komunitate energetikoaren enborra osatzen duten pertsonak dira. Haren eta haren jarduera eta zerbitzuen parte dira, baina ez dute parte-hartze oso aktiborik.
Nafarroako Gobernua, diru-laguntzaren onuraduna bezala, estrategiaren ezarpena burutzen du lurralde osoan energia-komunitateak sustatzeko. Nasuvinsak eta tokiko eragileek lan planean aurreikusitako ekintzak gauzatzen dituzte, KEB Nafarroako taldean ezarritako irizpideen arabera.
Iruñeko Udalarekin lankidetzan, baliabideak partekatzen dira estrategia hori hiriburuan eta eskualdean ere zabaltzeko.
Era berean, Nafarroako Gobernuak, ENERAGENen barruan dauden beste agentzia batzuekin batera, sinergiak aprobetxatzeko eta baliabideak optimizatzeko plan bat bultzatu du, energia-komunitateen garapen zabal eta eraginkorra sustatuz.